Albisteak

 
  • Komeni da lokaletan gure eskura dauden eta lokalaren egituraren arabera instalatu daitezkeen segurtasun-sistemak jartzea: segurtasun-ateak, alarmak, burdin-hesiak...
  • Kanpoko atea beti ondo itxi behar da sarrailari buelta guztiak emanda, eta lapurrak sar daitezkeen beste edozein sarbide itxita daudela egiaztatu behar da.
  • Zaindu beti zure jabetza edo ondasunak, eta izan jarrera hori bera bizilagunenekin ere.
  • Balio jakin bat izan dezakeen edozer erregistratu egin behar da, ondo dokumentatuz, erreferentzia guztiak, serie-zenbakiak eta abar jarrita. Hori egiten da zerbait lapurtu baldin badigute, lapurtutakoa identifikatu eta topatu ahal izateko.
  • Ez utzi baliozko ezer kanpotik ikusten dela: nekazaritzako makinak, tresnak, erregaia eta abar.
  • Barruan norbait dagoela susmatuz gero edo kanpoaldean normala ez den jardueraren bat ikusiz gero, deitu poliziari berehala.
  • Erreparatu ezezagunen ezaugarri fisikoetan, asko lagunduko baitu gertatutako egintzak ikertzeko edo egin nahi diren beste batzuei aurrea hartzeko, bai eta erabilitako ibilgailuak identifikatzeko ere.
  • Delituren bat egin den susmorik izanez gero, ez ezer ukitu, eta deitu berehala poliziari. Lekuko garenean ere, horrela jokatu behar dugu.

Dagoeneko biktima bazara...

  • Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.
  • Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.
  • Hartu gogoan lapurraren ezaugarri fisiko guztiak, zer arma erabili duen, nola hitz egiten duen, orbainik badaukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer xehetasun.
  • Lehenbailehen jakinarazi poliziari.