Albisteak

 

2014-2015 ikasturtea

Zierbenako Udalak sei urte daramatza udalerrian euskaltegi homologatua antolatzen. Proiektu honen helburua Zierbenako herritarroi euskara ikasteko aukera ematea da, beste herri batera mugitu behar izanik gabe.

Irailean mailakatze probak egiten jarraituko dugu eta horietan lortutako emaitzak kontuan hartuko ditugu, taldeak mailaka antolatzeko (gutxienez 8 lagun taldeko).

Egutegia (astean bi egunetan):

  • Kurtso hasiera: 2014ko urriaren 6an (astelehena)
  • Kurtso amaiera: 2015eko ekainaren 24an (asteazkena)

Fidantza:

Ikastaroan parte hartu ahal izateko, 150€ aurreratu behar da fidantza gisa.

Diru kopuru hori, ikasturtea amaitu ostean itzuliko da, baldin eta:

1. Gutxienez ordu kopuru osoaren %85eko asistentzia egiaztatu baduzue, bai BOGA* autoikaskuntza sistema erabiliz, bai aurrez aurreko klaseetan parte hartuz.

*Klasera joan ezin zaretenok, asistentzia BOGA autoikaskuntza sistemaren bitartez ziurtatu ahal izango duzue. Horrela, klaseetara etorri ezin zaretenean, ez duzue euskara ikasteko aukerarik galduko.

Deskargatu iragarkia (PDF 37KB)