Albisteak

 

Hamar urte pasatu dira Zierbenako Udala minusbaliotasunen bat edo mugikortasun arazoren bat duten pertsonek Arena hondartzan bainu bat hartzeko edo paseo atsegin bat emateko aukera izan zezaten zerbitzua eskaintzen hasi zenetik.

Zierbenako Udalak, Bahia Bizkaia Gasekin elkarlanean eta hainbat monitorerekin batera, erabiltzaileei ondoko zerbitzua eskaintzen die: hondartzatik paseoak ematen lagundu, bainu bat hartzeko itsasertzeraino lagundu eta beste hainbat ekimen; zerbitzu hau emateko, tramankulu desberdinak ere erabiltzen dira, hondartzarako eta uretarako sarbidea errazten duten aulki anfibioa, beldar-ibilgailua edota makuluak.

Zerbitzu hau posible egiten duten pertsona guztiei eskerrak emateko eta beronen urteurrena dela eta, bihar, abuztuak 27, 12:00etan Hondartza Biziren plataforman ekimen desberdinak egingo dira.

Elkar ikusiko garelakoan.