Albisteak

 
  • ESTANPATXOAREN IRUZURRA: Biktimari itxuraz urritu psikikoa den pertsona bat gerturatuko zaio, estanpatxoz betetako poltsa edo fardel bat erakutsiz. Alabaina, estanpatxoz beharrean legezko erabilerako billeteak izango dira, asko gainera. Aurkitu egin dituela edo beste aitzakiaren bat esango dio biktimari. Berehala, beste norbait agertuko da, konplizea, biktimaren diru-goseari zer jan eman asmoz. Hala, itxurazko urrituari biktimak ahalik eta diru-kopuru handiena estanpatxoen truke ematea lortzen ahaleginduko da. Dirua ematen duenak ikusiko du nola billeteak beharrean paper-zatiak baizik ez dituen eskuratu.
  • TOKOMOTXOAREN EDO ONCE-REN KUPOIAREN IRUZURRA: Kasu honetan, iruzurgilea loteria-administrazioagatik edota ONCEren etxolarengatik galdezka hurbilduko zaio biktimari, txartel-saridunen jabe dela esanez. Konplizea agertuko da orduan, eta txartelok saridunak direla egiaztatuko du, bai telefonoz, bai sarien zerrenda ofizial (faltsua, jakina) baten bidez. Txartelok salduko dizkiote biktimari, ahalik eta diru-kopuru handienaren truke.
  • Egileak, normalean, arraza zuriko gizonezko espainiarrak izaten dira, azentu galego bitxia dutenak.
  • Batean zein bestean suertatuz gero, ez fidatzea aholkatzen da, egileen gaineko ahalik eta datu gehienei erreparatuta: deskribapen fisikoak, erabilitako ibilgailuak, etab.
  • Berehala eman behar zaio abisu poliziari, ahal dela, gaizkileekin egon bitartean, edozein aitzakia jarrita, eta modu diskretuan.

BIKTIMA BAZARA

  • Saihestu era guztietako gatazkak, eta saiatu lasai egoten.
  • Memorizatu egilearen ezaugarri fisikoak, hitzak, ebakiondoak edota identifikatzeko baliagarriak izan daitezkeen bestelako ezaugarriak.
  • Jakinarazi gertakariak poliziari berehala.

 Informazioa ikusi (PDF 136KB)