Albisteak

 

Euskara zerbitzuaren asmakizun berria! Erantzuna asmatzen duzuen guztion artean Bilboko Elkar Megadenda liburu-dendan gastatzeko 100€ko erosketa-txartela zozketatuko da. Ekaineko asmakizunari dagokion zozketa uztailaren 22an egingo da Kultur Etxean, goizeko 12:00etan. Irabazlearen izena web orrialdean argitaratuko da.

Zozketan parte hartu ahal izateko Zierbenan erroldatua egon behar duzu.

2014ko ekaineko asmakizuna:

Hogeita lau anai-arreba
batzuk egunez,
besteak gauez,
hogeita lau anai-arreba,
jarraian nahitaez.
Zer naiz?

Entregatu erantzuna Zierbenako Kultur Etxean edo emailez bidali izaskun@ekilore.net helbidera, 2014ko uztailaren 18a baino lehen eta zozketan parte hartuko duzu!