Segurtasuna
Ibilgailu barruan egiten diren lapurreten prebentzioa
2014/05/12
Ibilgailu barruan egiten diren lapurreten prebentzioa
- Inoiz ez utzi baliozko objektuak ibilgailu barruan; are gutxiago agerian.
- Baliozko objektuak aparkatu aurretik gorde edo ezkutatuko ditugu, inolaz ere ez ondoren; horrela, ez dugu inor begira izango, gordetzen edo ezkutatzen ari garen bitartean.
- Komeni da bistan edo zaindutako aparkalekuetan aparkatzea, eta jende gutxi dabilen eta argi gutxi duten lekuak saihestea.
- Ibilgailutik jaistean, egiaztatu ibilgailua ondo itxita dagoela eta leihoak itxita dituela.
- Zirkulatzen ari zarela, komeni da ateak ixteko botoiari sakatzea, hala ez baitute kanpotik ateak ireki eta ezer lapurtzerik izango, batik bat kopilotuaren eserlekuan utzitakoa.
- Kontu handiz jokatu aberiak ikustean, baliteke-eta itxura besterik ez izatea. Zalantzarik izanez gero, jarraitu zure bideari, eta deitu larrialdi-zerbitzuei.
- Ez da gomendagarria ezezagunak edo autostop egiten ari direnak hartzea.
Lapurretan ari bazaikizu edo dagoeneko lapurtu badizute...
- Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.
- Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.
- Hartu gogoan lapurraren ezaugarri fisiko guztiak, zer arma erabili duen, nola hitz egiten duen, orbainik badaukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer xehetasun.
- Lehenbailehen jakinarazi poliziari.