Albisteak

 

Bizkaiko beste hainbat udalerri eta mankomunitaterekin batera "D bitamina, aberastu bere heziketa!" egitasmoa martxan jarri dugu. Egitasmo honen helburua, 2014-2015 ikasturtean aurre-matrikulazio kanpainan umeak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da.

Aurten gainera, kanpainari buruzko iritzia jasotze aldera, inkesta bat ere bidali zaie hartzaileei. Inkesta horren bidez kanpainari buruzko iritzia emateaz gain, gurasook zuen kezka eta zalantzak ere helarazi ahal izango dizkiguzue udalerri bakoitzeko euskara zerbitzuetako arduradunoi. Inkesta betetzen duzuen guztion artean jolas eta liburu sorta zozketatuko da.

Informazio gehiago www.emangiltza.com helbidean duzue.

Gutuna (PDF 728KB)

Eskuorria (PDF 159KB)

Inkesta (PDF 134KB)

Neurtzekoa (PDF 665KB)