Albisteak

 

Euskara zerbitzuak hiruhilekoan behin asmakizun bat igotzen du Udalaren web orrialdera. Erantzuna asmatzen duzuen guztion artean, Bilboko Elkar Megadenda liburu-dendan gastatzeko 100€ko erosketa-txartela zozketatzen da. Abenduko asmakizunari dagokion zozketa 2014ko urtarrilaren 8an egingo da Kultur Etxean, goizeko 12:00etan. Irabazlearen izena web orrialdean argitaratuko da.

Zozketan parte hartu ahal izateko Zierbenan erroldatua egon behar duzu.

2013ko abenduko asmakizuna:

Hasieran luzea eta bukatzen doanean laburra;
ez buru, ez hanka, eta ez hezur;
hazi beharrean, txikituz doa,
hau ez da gezurra,
edozer marraztu dezake; etxea edo autoa,
zuhaitza edo egurra;
atzamarretatik ihes hasten denean
ematen diogu agurra.
Zer da?

Entregatu erantzuna Zierbenako Kultur Etxean edo emailez bidali izaskun@ekilore.net helbidera, 2013ko abenduaren 31 baino lehen eta zozketan parte hartuko duzu!