Albisteak

 

Bosgarren ikasturtea dugu jada Zierbenan euskaltegia antolatu zenetik eta asko dira bertan euskara ikasten aritu izan diren herritarrak.

Anima zaitez eta, HABEk homologatutako euskaltegian euskara ikastearekin batera, HABEren azterketa ofizialak egiteko aukera izango duzu.

Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Zierbenako Euskara Sailarekin 946366007, mailakatze proba egin eta duzun maila jakingo duzu.