Albisteak

 

Euskara zerbitzuak hiruhilekoan behin asmakizun bat igotzen du Udalaren web orrialdera. Erantzuna asmatzen duzuen guztion artean, Bilboko Elkar Megadenda liburu-dendan gastatzeko 100€ko erosketa-txartela zozketatzen da. Iraileko asmakizunari dagokion zozketa irailaren 30ean egingo da Kultur Etxean, goizeko 12:00etan. Irabazlearen izena web orrialdean argitaratuko da.

Zozketan parte hartu ahal izateko Zierbenan erroldatua egon behar duzu.

2013ko iraileko asmakizuna:

Paperez biltzen zaituztete
Potoetan sartzen zaituztete
Gustu eta kolore desberdinak dituzue
Gosea kentzen duzue
Haurrek asko maite zaituztete

Zer zara?

Entregatu erantzuna Zierbenako Kultur Etxean edo emailez bidali izaskun@ekilore.net helbidera, 2013ko irailaren 26a baino lehen eta zozketan parte hartuko duzu!