Albisteak

 

"Nahi Dudalako" Zierbenako Udalaren eta Bizkaiko beste hainbat udalerriren ekimen bateratua da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere (Batxilergoa, Lanbide Heziketa zein bestelakoak) euskararen bidea aukeratu dezaten. Gazteen etxetik gertuen dauden ikastetxeetan gustuko ikasketak euskaraz egiteko aukera ugari dute eta aukera horiek guztiak ikusgai daude web gune honetan: www.nahidudalako.com.

Zabaldu ateak lan merkatuari!

Ekarpenak bidali dituzten gazteen artean sari ikusgarriak zozketatu dira. Sari banaketa ikusgai dago jada webgunean.