Albisteak

Kartela 

Zierbenako Udalak, Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera, abian jarri du Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskarazko ikasketak sustatzeko kanpaina.

NAHI DUDALAKO! ekimenari esker Bizkaiko gazte askok ikasketak euskaraz jarraitzeko aukerari buruzko informazioa jasoko dute. Kanpaina honen hartzaileak DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) 3. eta 4. mailan ikasten ari diren gazteak dira.

Kanpainaren berri emateko www.nahidudalako.com webgunea sortu da eta, bertan, gazteek lehiaketa batean parte hartu eta sari potoloak irabazteko aukera ere izango dute; besteak beste, tableta, nintendo 3DS, multiabentura egun pasa...

Diptikoa (PDF 5,61Mb)