Albisteak

Kartela 

Bizkaiko beste 35 udalerri eta mankomunitaterekin batera “D bitamina, aberastu bere heziketa!” egitasmoa martxan jarri dugu. Kanpaina honen helburua, 2013-2014 ikasturtean aurre-matrikulazio kanpainan umeak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da.

Aurten gainera, kanpainari buruzko iritzia jasotze aldera, inkesta bat ere bidaliko zaie hartzaileei. Inkesta horren bidez kanpainari buruzko iritzia emateaz gain, gurasoek euren kezka eta zalantzak ere helarazi ahal izango dizkiete udalerri bakoitzeko euskara zerbitzuetako arduradunei. Inkesta betetzen duten guztien artean euskarazko produktuen sorta zozketatuko da.

Inkesta (PDF 501Kb)

Kartela (PDF 615Kb)