Albisteak

 

Euskara zerbitzuak hiruhilekoan behin asmakizun bat igoko du Udalaren web orrialdera. Erantzuna asmatzen duzuen guztion artean, Bilboko Elkar Megadenda liburu-dendan gastatzeko 100€ko erosketa-txartela zozketatuko da. Urtarrileko asmakizunari dagokion zozketa otsailaren 4an egingo da Kultur Etxean, goizeko 12:00etan. Irabazlearen izena web orrialdean argitaratuko da.

2013ko urtarrileko asmakizuna:

Pertsonak apaintzen nau
Nik pertsona gordetzen dut
Pertsonak zikintzen nau
Nik pertsona barruan edukitzen dut
Pertsonak berotzen nau
Pertsonak egiten nau
Zer naiz?

Entregatu erantzuna Zierbenako Kultur Etxean edo emailez bidali izaskun@ekilore.net helbidera, 2013ko urtarrilaren 31 baino lehen eta zozketan parte hartuko duzu!