Albisteak

Gutuna 

Aste honetan Olentzeroren txartela jasoko duzue etxeetan. Alde batean Zierbenako Gabonetako programazioa agertzen da eta bestean, Olentzeroren ipuina eta etxeko txikienek Olentzerori gutuna idazteko eta marrazki bat egiteko atala. Bai gutuna bai ipuina Olentzerori berari entregatu ahal izango diote abenduaren 24an Portuan.

Etxe bakoitzean txartel bana baino ez da banatuko; beraz, gutun gehiago behar baduzue, hemendik deskargatu ditzakezue.

www.itsasoariopari.com helbidea ere bisita dezakezue.

Txartela (PDF 579Kb)