Albisteak

Euskarazko produktuen katalogoaren logoa 

Zierbenako Udalak, euskarazko produktuen katalogo eguneratua banatuko du herriko etxeetan aste honetan. Katalogo honek euskaraz argitaratu diren produktu berrien berri ematen du: liburuak, filmak, aldizkariak, komikiak, jostailuak, gurasoentzako materiala eta abar. Katalogoan ere argitzen da bakoitza zein adin tartera zuzenduta dagoen eta ezaugarri garrantzitsuenak.

Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da. Alde batetik paperezko edizioa dago, eta bestetik, www.katalogoa.org helbidean, Interneteko edizioa dago.