Albisteak

 

Zierbenako Udalak eta Ulibarri Euskaltegiak aurtengo ikasturtean ere herrian bertan euskara ikasteko aukera paregabea eskaintzen dizute. Laugarren ikasturtea dugu jada Zierbenan euskaltegia antolatu zenetik eta asko dira bertan euskara ikasten ari diren herritarrak.

Anima zaitez eta, HABEk homologatutako euskaltegian euskara ikastearekin batera, HABEren azterketa ofizialak egiteko aukera izango duzu.

Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Zierbenako Euskara Sailarekin (94 636 60 07), mailakatze proba egin eta duzun maila jakingo duzu.