Albisteak

 

Bizkaiko hainbat herriren artean, “Aukeratu zeurea” ekimena martxan jarri genuen duela hiru urte. Ekimen horren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da kirol esparruan, betiere, familia-giroa kontuan hartuta. Hainbat dira aukeratutako kirol-jarduerak, besteak beste, txirrindularitza, eskubaloia, soka-tira, surfa edota mendizaletasuna.

http://www.aukeratuzeurea.biz/ helbidean aurki daitezke kanpaina hau osatzen duten euskarriak. Hain zuzen, hainbat kirolarik egindako posterrak, kirol desberdinak euskaraz praktikatzeko hiztegi-liburuxkak eta abar luze bat.