Albisteak

 

“Euskara ikasi" kanpaina martxan jarri genuenetik, asko dira euskara ikasteko asmoa adierazi duten galipoak. Kanpaina horren bidez, aukera paregabea eskaintzen zaizue euskara ikasteko Zierbenako herritarroi, beste herri batera mugitu behar izanik gabe.

Aurtengo ikasturtean ere, kanpainari ekiteko asmoa du Udalak, herritarroi euskara ikasteko erraztasunak eskainiz, euskarak gure herrian tokia irabazten jarrai dezan.

Urtero legez, maila desberdinak antolatzeko asmoa dago. Beraz, Zierbenako Udalak eskaintzen dituen ikastaro guztien artekoren batean izena eman nahi baduzu, irailean matrikula egiteko aukera izango duzu.

Hala ere, zein maila dagokizun ez badakizu eta ikastaro horietan interesaturik egonez gero, ekainean eta uztailean mailaketa proba egiteko aukera izango duzu; baita informazio gehiago lortzeko aukera ere izango duzu, Euskara Zerbitzura, 946366007 telefono zenbakira deituz edo Kultur Etxera joanez.

Beste alde batetik, 2011-2012 ikasturtean euskaltegiren batean euskara ikasten aritu bazara, Udaletxean diru laguntza eskatu ahal izango duzu ekainaren 20tik uztailaren 20ra bitartean, biak barne. Horretarako, diru-laguntza orria eskatu behar izango duzu Kultur Etxean, Udaleko web orrian edo goian aipatutako Tf. Zk-n.

Baldintzak eta izena emate orria (PDF 88KB)