Albisteak

 

Asko dira aurten guztion artean hartu beharko dituzuen erabakiak, esaterako, zer ikasiko duen, non ikasiko duen eta erabakia ahalik eta errazen hartzeko www.nahidudalako.com web gunea eratu dugu. Bertan zuen semeak edo alabak Bizkaian dagoen hezkuntza eskaintzaren berri izango du eta erraz‐erraz ikusiko du berak gura duena non ikas dezakeen. Orain arte euskaraz egin baditu etxeko gazteak ikasketak, hemendik aurrerako ikasketetan ere euskaraz jarraitzea litzateke egokiena, unibertsitate mailan egindako hainbat ikerketak argi erakusten duen bezala.

Nolanahi ere,batzuetan,gerta daiteke euskaraz ikasten jarraitu nahi izan arren, eskaintza gaztelaniaz bakarrik egotea eta gazteek hizkuntza eredua aldatu behar izatea.Horrek,zalantza izpirik gabe,kaltea ekarriko dio gaztearen hezkuntza‐prozesuari eta eredua aldatu aurretik kontuan izan ikasi gura duten hori euskaraz egiteko aukera eduki beharko luketela.

Aukerarik ez badago zuok gurasook seme‐alabekin batera aukera horren alde lan egin dezakezue,ikastetxeko arduradunekin hitz eginez edota zuzenean Hezkuntza Sailera joz.

Gutun hau jasotzen duzunean zuen semeak edota alabak berari zuzendutako informazioa jasoko du eta bertan aipatutako web gunearen berri emateaz gain, hainbat sari irabazteko aukeraren berri ere emango zaio. Erabakia guztion artean hartu behar duzue, oinarria gazteen nahia bada ere, gurasook ere zer esan handia duzue eta seme‐alabek zuen laguntza behar dute. Eta, Informazio gehiago behar izanez gero,galdetu herriko euskara zerbitzuan, eskualdeko Berritzegunean edota Hezkuntza Sailean.

Informazioa zuentzat interesgarri izango delakoan, har ezazue nire agurrik beroena.

Gutuna (PDF 252Kb)