Albisteak

 

Olentzerok gutun berezi bat jaso du aurten: Itsasoak idatzi dio.

Eta zer oparituko dio Itsasoari urte osoa mendian ematen duen ikazkinak? Zierbenako umeei eskatu die laguntza Olentzerok.

Bakoitzak opari bat pentsatu beharko du, eta opari guztiak ekitaldi berezi batean bilduko dituzte.

Olentzero, Mari Domingi, trikitilariak, umeak eta nagusiak. Zierbenako portuan batuko dira denak, kalejiran. Gozokiak egongo dira guztientzat, eta Itsasoarentzako opariak botila batean sartuta emango dizkiote Itsasoari, otzara batean.

  • Noiz? Abenduaren 24an, noiz bestela.
  • Non? Portuko errotondan.
  • Zer ordutan? 17:00etan.

Zierbenako Euskara sailak antolatu du ekitaldia, Euskaltzaindiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Izan ere, Zierbenako euskarazko toponimia aztertzen aritu dira, eta oraindik izenak ofizialak ez badira ere, Euskaltzaindiaren irizpideen araberako izenak ezagutaraziko dituzte ekitaldi honekin eta horren inguruan antolatutako kanpainarekin: webgune bat eta ipuin bat.
www.ortukaleportu.com

Gainera, Zierbenako etxeak izar berezi batekin apainduko dituzte aurten.

Zeruko izarra barik, itsasoko izarra izango da zuhaitzetan edo atarietan ipiniko dutena.