Albisteak

 

Pasa den azaroaren 24an Eusko Legebiltzarrak Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko legearen aldaketa onetsi eta, abenduaren 12an, astelehena, 233 zenbakiko EHBOn argitaratu ondoren, gaur, abenduaren 13an, sartzen da indarrean lege hau.

Gizarteratze aktiboaren estrategia integralean oinarritutako kudeaketa-eredu berria maila autonomikoan egiten da eta organismo bakar batean bilduko da, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuan.

Aurrerantzean, Lanbide arduratuko da enplegu-politika aktiboak inplementatzeaz eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan laneratze arloan ematen diren eginkizunez ere.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Inklusio aktiborako hitzarmenaren arteko lotura indartzen duen aldaketa honekin, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren funtzionamendua ere hobetu nahi da, eta bereziki, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuena, eragin dien lan-karga biziki arinduko baita.

Lanbidek bulego-sare zabala du hiru lurraldeetan. Zierbenako biztanleei egokitutako bulegoak, Santurtziko INEMeko bulego zaharrak dira, Las Viñas 19 kalean.

Data horretatik aurrera, biztanleek hurrengo telefono bidezko arreta zerbitzuak erabil ditzakete informazioa jasotzeko eta/edo hitzordua eskatzeko: 901 222 901 / 945 160 600.

Bandoa (PDF 121Kb)

Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legea (PDF 71Kb)