Albisteak

 

Zierbena Abantotik banatu zenetik 19 urte pasatu dira eta hori ospatzeko, Udaletxeko plazan jaia ospatuko da urriaren 15ean.

Goizeko hamaiketan hasi eta gaueko hamarretan amaituko den jai programaren barruan izango dira, hain zuzen ere, trikitixa, meza, abesbatzaren parte-hartzea, ohorezko aurreskua, hamaiketakoa, haur-jokoak,, euskal dantzak eta parrilla jana, fanfarrea, kontzertua eta su artifizialak. Eskaintza horrekin, herritarrek itzel pasatu ahal izango dute.

Zierbenako 582 herritarrek Abanto-Zierbenako Udalean banatzeko eskaera aurkeztu zutenean hasi zen guztia 1987 urtean. Lau urte beranduago, 1991ko martxoaren 24an erreferenduma egin zen eta horretan erroldako %75ak hartu zuen parte. Emaitza ondorengoa izan zen: %70,66k aldeko bozka eman zuen eta %5,84k ezezkoa.

Herritar horien nahia, hiru urte eta bost hilabete beranduago lortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak proposamen berria aurkeztu ostean eta berorrek, herri berria Zierbena deituko zela eta udalerriaren hiriburutza La Cuestan egongo zela adostu ostean.

Gora Zierbena eguna!

Kartela