Albisteak

 

Kanpainaren ezaugarri nagusiak

Ikasturte hasiera honetan euskal mitologia ardatz duen eskola agenda jaso dute Lehen Hezkuntzan diharduten Zierbenako umeek. Euskal kultura sustatu eta guraso eta ikastetxeen arteko harremana euskaraz izatea dira agenda honen xede nagusiak. Bertan, Bizkaiko beste hainbat herriren berri jasotzeaz gain, euskal mitologiako hainbat ipuin eta kondaira ezagutzeko aukera dute gaztetxoek.

Helburua

Eskola-agendaren helburu nagusiak euskal kultura sustatzea eta guraso eta ikastetxeen arteko harremana euskaraz izatea izan dira.

Agenda hau kolorez eta jolasez beterik dator. Testuak Antton Irusta haur literatura idazleak egin ditu ekimenean parte hartu duten euskara teknikarien laguntzarekin. Ilustrazioak, berriz, Enrique Morente marrazkilariak.

Hartzaileak

Egitasmoaren hartzaileak Lehen Hezkuntzako gaztetxoak izan dira, 6 eta 12 urte bitartekoak.

Eskola Agenda 2011-2012