Albisteak

Erretena 

Zierbena berriz ere trainerurik bizkorrena. Sestaoko Arraun Adinekoak antolatutako Beteranoen 3. Bandera lehiatu zen Sestaon. A.B.E. ligako bigarren estropada puntuagarria zen erloju kontrako mailan, bi luze eta ziaboga batekin, orotara 3.500 metro.

Zierbena Getxoren aurretik sartu zen helmugan 14 segundoko abantailarekin, eta 19 segundo atera zizkion, hirugarren sailkatua izan zen Arkoteren traineruari. Hurrengo estropada uztailaren 24an izango da Plentzian.

Informazio gehiago