Albisteak

Kartela 

Surfa gustatzen bazaizu, orain duzu ikasteko edo hobetzeko aukera Zierbenako hondartzako euskarazko Surf astean, uztailaren 5etik 8ra bitartean. 9 urtetik 16 urtera bitarteko haurrei zuzendutako ikastaroa da, asteartetik ostiralera, goizez, bederatzietatik ordu bi eta erdietara. Atseden aldia, jokoak etab. ere izango ditu.

Ez izan zalantzarik. Deitu 946 366 007 telefonora eta izena eman ekainaren 28a baino lehen.

Kartela

Liburuxka