Albisteak

 

Ekainaren 6tik 30era eskola-materiala, garraio laguntza, haur eskola edota jantoki laguntza eskatzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da.

Udaletxean entregatu behar den dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Familia liburuaren kopia.
  • Harrera edo tutoretza kasuan egoera hori ziurtatzen duen egiaztagiria.
  • Ikaslea oraingo ikasturtean matrikulatuta egon dela egiaztatzen duen matrikularen edo ziurtagiriaren frogagiria.
  • Diru-sartzea egin behar den kontuko lehengo orrialdeko fotokopia.
  • 2010/2011 ikasturteko garraio edo jantoki gastua ordaindu dela agertzen den frogagiria.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Haurtzaro, Gazteria eta Familia Sailarekin (946 366 007) harremanetan jarri.