Albisteak

Kartela 

Pasa den igandean Portuan ospatu zen 1949ko irabazleei egindako omenaldia oso arrakastatsua izan zen Zierbenarentzat. Guztira 8 ontzik parte hartu zuten; izan ere, bost bizkaitarrak, bat gipuzkoarra, bat kantabriarra eta beste bat Iparraldekoa izan ziren bi txanda desberdinetan erloju kontrako mailan parte hatu zutenak.

Lehenik, lau ontzik eta minutu bat beranduago beste laurek jo zuten uretara. Giro aparta, ikusmin handia eta espektakulua ere, beti bezala, ikustekoa izan ziren. Beste garai bateko “izarrak” berriz ere arraunean ikusteak zirrara eragiten zuen.

Gure eskerrik beroenak Arkote, Fortuna, Getxo, Ibaialde, Lutxana-Deustua, Pontejos, Sestao eta Zierbenari! Eta, pasa den maiatzaren 29an gertatutakoaz gozatzen jarrai dezagun, irudi batzuk uzten dizkizuegu.

Informazio gehiago