Albisteak

 

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegotik (KIUB) inguruko beste udalerri batzuetan gertatzen ari den iruzur baten berri ematen dute.

Zehazki Getxon, zenbait pertsonek jaso dute mezu bat esanez euren VISA txartela blokeatuta dagoela eta hori ekiditeko www.cardspai.com web gunera jo behar dutela; bertan, eskatzen zaizkien pausuak eman behar dituzte txartelaren datuak sartzeko. Bitxiena da jakinarazpen hauek jaso dutenek ez dutela VISA txartelik, eta horregatik susmatzen da iruzurren bat izan daitekeela.

Antzerako zerbait gertatzen bazaizue edota horrelako egoera jasan duen pertsonaren bat ezagutzen baduzue, mesedez, KIUB-era deitu (94 636 60 07).