Albisteak

 

Zierbenako Euskara Zerbitzuak Aisialdiko Monitore izateko titulua lortzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa bukatutakoan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren agiri homologatua lortzen da. Ikastaroan parte hartzeko, nahitaezkoa da euskara jakitea eta 17 urte baino gehiago izatea.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu ekainaren 10a baino lehenago 946366007 telefono zenbakira. Gehienez 25 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Informazio gehiago