Albisteak

Herri Urratseko logoa 

Datorren igandean, maiatzak 8, iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats ospatuko da, Senpereko lakuan, “laku bat munduan” lelopean.

Jai horren helburuak izango dira, besteak beste, iparraldean ikastolek egindako lana ezagutaraztea, kultura eta euskara sustatzea eta beste diru iturri batzuk aurkitzea 3 herrialde horietako ikastolentzat. Aurten, Herri Urratsean bilduko den dirua Kanboko Xalbador kolegioko lanen finantziazioa laguntzeko erabiliko da.

Zierbenatik ere autobusa aterako da eta edonor joan ahal izango da 4 euro ordainduta. Hondartzako autobus geltokitik aterako da 8:40an. Joan nahi baduzu, apunta zaitez Kultur Etxean maiatzaren 5a baino lehen.

Jaialdi honi buruzko informazio osoa: www.herriurrats.com

Programa