Albisteak

Programaren kartela 

Dagoeneko prest dago martxoaren 8rako Berdintasun Sailak antolatzen duen egitaraua, eta ondoko orrian eta kartelean ikusi ahal izango duzu. Jarduerak martxoaren 3an hasiko dira “No lloréis. Lo que tenéis que hacer es no olvidarnos” liburuaren aukezpenarekin, Maria Gonzalez Gorosarri egilearen eskutik; jarraian, “Estrellas que alcanzar” filmaren emanaldia egongo da. Horrez gain, martxoaren 8an, “Retales” antzezlana EPA Santurtzi antzerki taldearen eskutik; 10ean, errezitaldi poetiko musikala eta Jon Mieza ginekologo onkologoaren hitzaldia; 11n, gazteentzako parte-hartze horma-irudia; eta, azkenik, martxoaren 12an, emakumeentzako autodefentsa tailerra, Maitena Monroyren eskutik, 1988tik dabilena horrelako ikastaroak ematen Euskal Herrian berreziki, baina baita Europan ere.

Jarraitu behar duzun programazioa. Gainera, aurten, Emakumearen Eguna dela eta, familia guztiei opari bana emango zaie, Kultur Etxean eskuragarri izango dutena. Informazio gehiago: 94 636 60 07.

 

Kartela

Informazio gehiago