Albisteak

Webgune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Zierbenako Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua gure herriko egoera argi eta azkar eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta, azken finean, Zierbenari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Webgunea, www.zierbena.net helbidean ikusi daitekeela -orain arte bezalaxe-, ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira turismorako eta aisialdirako baliabideen direktorioa, natur ondarea, lotura interesgarriak eta mapa interaktiboa.

Herritarren eskura daude jada ohiko 16 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Zierbenako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio. Gainera, laster 100 izapide baino gehiago online egin ahal izango dira, udaletxeetan egiten diren izapideen % 99, hain zuzen ere.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Zierbenak aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta:info@biscaytik.eu