Albisteak

Zierbenako toponimia 

“Zierbenako toponimia” liburua udalerriko izen bereziak jasotzen ditu eta toponimo bakoitzaren ezaugarri linguistiko, etimologiko, dokumental eta geografikoei buruzko informazioa ematen du. Liburuak baditu Google Earth-en sartutako CD interaktiboa, mapa eta 500 argazkitik gora.

Liburua oso bisuala da eta atal bana eskaintzen die auzoei, kolore ezberdinez bereiztuak. 200 argazki inguru ditu eta 500 bat toponimo.

Liburuarekin batera CD interaktibo bat argitaratu da, liburua bi formatu elektronikotan duena; orrialde-pasa motakoa eta pdf formatuan. Azken formatu horretan toponimo-sarrerak beltzez ageri dira, eta bertan klik eginez gero, Google Earth-en sartzen gaitu, terminoa dagoen leku zehatzera. CDak 500 argazki baino gehiago ditu. Azkenik, edizio honek Zierbenako maparen irudia dakar, udalerriko 60 izenik adierazgarrienekin.

Informazio gehiago